Erandioko San Kristobal auzoan lehiatuko dira zapatuan 16:30ean. Zazpi talde ari dira lur gaineko 600 kiloko txapelketan parte hartzen.
Mutrikuko tiralariek aitortu dutenez, 600 kiloko txapelketa ez da euren gogokoena, baina hala eta guztiz ere “duten onena” ematen saiatuko dira. Iragan larunbatean Getxon egindako tiraldia, 600 kilokoaren lehen jardunaldia, oso ondo joan ez zen arren, jada ahaztuta dutela nabarmendu dute, eta soilik zapatukoa daukatela bakarrik buruan.
Mutriku Sokatira Taldea, tiraldi batean.