Azken 28 urteetan herriko neska-mutilekin ari dira lanean, gazteen eta umeen denbora librerako ekintzak antolatuz. Datorren ikasturterako baina, begirale batzuk taldea utzi beharrean daude, eta horregatik Txirrimorraskira begirale gehiago hurbiltzeko deia luzatu dute, euren burua “apur bat itota” ikusten dutela eta.
Gaineratu dute, orain arte bezala jarraitu ahal izateko, beharrezkoa dela begirale gehiago edukitzea, eta nahi duenak zabalik dituela Txirrimorraskiko ateak. Interesatuek
txirrimorraski25@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidali behar dute, eta bertan eskainiko diete informazio gehiago.

Txirrimorraski denbora libre taldeak egindako irteera bat.