Jai Alai World Tour zesta-punta zirkuituaren uda honetako lehen Master Series-a jokatuko da bihar [uztailak 7],
22:00etan, Markina-Xemeingo Pilotaren Unibertsitatean. Maila handiko profesionalak bilduko ditu, urtero legez, txapelketak. Hala AEBko eta Mexikoko frontoietan jokatzen ibili diren puntistak aterako dira Pilotaren Unibertsitateko kantxara ikuskizuna eskaintzera.
Markina-Xemeingo Zesta Punta Eskolako, Gernika Jai-Alaiko eta Udaleko ordezkariak, partiden kontratua sinatu ostean. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala
Danian jokatzen ibilita, Markina-Xemeingo Unibertsitatera itzuliko da bihar, Jokin
Arbe Markina-Xemeingo pilotaria. Mexikon denboraldi bikaina egin duen Gasteizko
Ekhi Martinez izango du bikote, eta euren aurkariak Berriatuko
Ibon eta Aimar Aldazabal anaiak izango dira.
Beste finalaurrekoa Jonathan Etxebarrieta
Etxeba markina-xemeindarrak eta Diego
Beaskoetxeak osatutako bikoteak jokatuko dute alde batetik, eta
Barandika eta
Amigorena izango dituzte aurkari.
Finalerdiak irabazten dituzten bikoteek, uztailaren 16an,
Karmen Egunean, jokatuko dute finala, 18:00etan. Egun horretan, gainera, Goikoetxea-Lekerika eta Erkiaga-Irastorza bikoteen arteko partida ikusteko aukera ere egongo da. Azken partida hori ez da txapelketakoa izango.