Arraza arriskutsuetako txakurren kontrola egingo dute Ondarroan
Arraza arriskutsuetakoak diren txakurren kontrola egingo du Ondarroako Udalak.Eusko Jaurlaritzak Ondarroako Udalari helarazitako irizpideak kontuan hartuta, Ondarroan arraza arriskutsuetako zenbat txakur dauden kontrolatu nahi da. Horrez gain, udal liz...
Eusko Jaurlaritzak Ondarroako Udalari helarazitako irizpideak kontuan hartuta, Ondarroan arraza arriskutsuetako zenbat txakur dauden kontrolatu nahi da. Horrez gain, udal lizentzia ere zein txakurrek duten jakin nahi du udalak.
Hori dela eta, Pit Bull Terrier, Staffordshire Bull Terrier, American Staffodshire Terrier, Rottweiler, Dogo argentinarra, Fila Brasileiro, Tosa Inu eta Akita Inu arrazako txakurrak dituzten jabeei lizentziaren inguruan galdetuko diete udaltzainek. Lizentziarik ez daukaten jabeei ahalik eta bizkorren ateratzeko eskatuko diete.
Aipatutako arraza horietako txakurrez gain, gorpuzkera gihartsua, itxura indartsua, irmoa, atleta-gorputza, bizkortasuna, kemena eta erresistentzia ezaugarriak dituzten txakurren jabeei ere ea lizentziarik ba ote daukaten galdetuko diete.
Ondarroako Udalaren helburua herrian dauden txakurren eta euren egoeraren inguruko kontrol bat edukitzea da.
Beste alde batetik, Ondarroako Udalak txakurrek leku batzuetan kaka egitea galarazita daukatela adierazten duten seinaleak jarri ditu, esate baterako, Plaiko Zubiaren inguruko berdeguneetan.