Gazte akuatloia antolatu du biharko Koaxi Triatloi Taldeak
Koaxi Triatloi Taldeak antolatuta, Gazte Akuatloia egingo dute zapatu goizean, Ondarroako Arrigorri hondartzan. Izen ematea 10:30ean zabalduko da, eta akuatloia 11:15ean hasiko da.Akuatloian korrika eta igerian egin beharko dute parte hartzaileek. Anto...
Akuatloian korrika eta igerian egin beharko dute parte hartzaileek. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, distantzia errazak izango dira parte hartzen duten ume guztientzat, eta gainera, parte hartzaile guztiek «sari eta txalo berdinak» jasoko dituzte.
Eskola Kirola programaren barruko ekintza denez, antolatzaileek distantzia gehiengoak ezarriko dituzte, eta norbaitek laguntza behar izanez gero hauek burutzeko, eurek eskainiko diete laguntza umeei.