Harrera ona izaten ari dira ikusleen artean Kaleka, 28. Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiaren kale emanaldiak. Gaur [uztailak 8] eguerdian esate baterako, metroan ibiltzeko aukera izan dute lekeitiarrek eta Eskolapera hurreratu diren bisitariek, “inolako arrisku barik”.
Kaleka Scratch jaialdiaren atal berriaren baitan, Valentziako Teatro Reforma taldeak, metro tolesgarri erraldoi baten laguntzagaz, neurriak hartzen jarri ditu ikusleak. Berehala animatu dira, umeak batez ere, parte hartzera, eta abentura dibertigarriarekin gozatu ahal izan dute.
Barreak eragin ditu, bai eta ere, herriko plazan, ordu berean egon den Open Door ikuskizunak. Ate bat batera eta bestera erabili duen pertsonaiaren txorakeriekin disfrutatu dute ume eta nagusiek. Plazan lasai asko zeudenak ere ate atzera eraman ditu Pere Hosta Kataluniarrak, momentu dibertigarriak eraginez. Atetik igarotzeko aukera aprobetxatu dute askok, antzezpenean parte hartzeko gogoz.
Open Door ikusteko bigarren aukera izan da gaurkoa, eta bihar [uztailak 9] arratsaldera arte, beste hainbat ikuskizunekin gozatzeko aukera izango dute herritarrek zein Lekeitiora hurbiltzen direnek. Parrokiako kanpandorretik eskegita egingo duten emanaldia ikusteko aukera egongo da, besteak beste, gaur gauean.
Kaleka 28. Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia egitaraua
Bestalde, atzo [uztailak 7] gaueko antzezlan biak, Vaiven Circoren Do not disturb eta Lekittoko Deabruen Anabasabertan behera gelditu behar izan ziren euriaren ondorioz. Kalekaren antolatzaileek azaldu dutenez, gainera, ez da egiteko aukerarik egongo, “egutegian tarterik ez dagoelako”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.