Re-vuelcate izenburuagaz, Fibrosi kistikoaren eta minbiziaren ikerketarako dirua batzea helburu duen egitasmoa gaur [uztailak 8] iluntzean ailegatu da Markina-Xemeinera. Euskal Herriko zatiaren antolakuntzaren ardura Etxebarriko Antsotegi hotelekoek hartu dute, eta gaur, Lea-Artibai eskualdea zehar bueltaka erabili dute gurpila.
Traktore gurpil handi bat Irundik (Gipuzkoa) Santiagoraino (Galizia) arte eramatea da asmoa, iraulita; Iparraldeko Done Jakue bideaan zehar. Eguenean [uztailak 6] jarri zuten gurpila biraka. Euskal Herriko zatia uztailaren 10ean amaituko da, gurpila 15:00ak aldera Ontonera ailegatzen denean. Dena dela, bidean aurrera egiten jarraituko du, uztailaren 23an Santiagora ailegatu arte.
Antsotegi hotelekoen deiari erantzunda hainbat lagun ari dira parte hartzen egitasmoan. Bide batez, dirua bildu eta kamisetak ere saltzen dituzte Fibrosi kistikoaren eta minbiziaren ikerketarako dirua batzeko.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.