Oier Lazkanok irabazi du Bizkaiko Itzuliaren Markina-Xemeingo etapa
Esprintean amaitu zen Markina-Xemeinen lehiatu zen Bizkaiko Itzuliaren 2. etapa barikuan. Oier Lazkano (Elproex) izan zen helmugan batera sartu ziren sei txirrindularietatik bizkorrena. Lazkanok Sopelako lasterketa ere irabazi zuen domekan, eta, beraz,...
Markina-Xemeinen 78,6 kilometroko ibilbide gogorra izan zuten aurretik txirrindulariek. Bi mendate zeharkatu behar izan zituzten ibilbidean, biak puntuagarriak: 3. kategoriako Milloi eta 2. kategoriako Gontzugarai.
Itzulia oso luzea izateak xarma berezia daukala adierazi zuen Lazkanok, eta proban maila altua dagoela ere azpimarratu zuen, gainera: «Europatik etortzen dira taldeak, eta txirrindulari onak daude».
Juanjo Txurruka Markina-Xemeingo alkateak, Joseba Iraolagoitia Markina-Xemeingo kirol zinegotziak eta Amets Txurruka Etxebarriko txirrindulari ohiak eman zituzten sari batzuk.
Txirrindulari gazteak gogor datozela adierazi zuen Amets Txurrukak. Bera ere maila horretan ibili zenean, «ilusioagaz, aurrera pausoak emateko gogoagaz» ibiltzen zela oroitu zuen. «Hori da garrantzitsuena, ilusiorik ez dezatela galdu».