Tamaina handiko hegaluzearen 7.580 kilo, ertainaren 26.196 kilo eta txikiaren 3,471 kilo porturatu dituzte Ondarroako kaian. Handia saldu da garestien, 6,15 eurotan. Ertainaren kiloak 4,32 euroko prezioa egin du, eta txikiarenak 3,10 eurokoa.
Hegaluzea, Ondarroako portuan.
Hegaluzea kostatik hurbil dago azken aste honetan, eta arrantzaleak pozik agertu dira, arrantzatutako hegaluze kilo kopurua igoko delakoan. Kanpaina ona baldin bada, urteko garairik onena izan daitekeelakoan daude. Aurreikuspen onak dauzkate; 2015 eta 2016ko kanpainek edukitako goranzko bide bera edukiko duelakoan aurtengoak ere, nahiz eta hasiera ez den ari bat ere erraza izaten. Iaz, 6.000 tona hegaluze lehorreratu zituzten euskal arrantzaleek, 2015ean baino ia %20 gehiago.
Bien bitartean, aste honetan, 54,543 kilo antxoa ere lehorreratu dituzte Ondarroako portuan, eta kiloak 2,11 euroko prezioa egin du.