Karmenetako jantziak astintzen ibiliko zen markina-xemeindar bat baino gehiago aste honetan. Urte bete egin dute arropek armairuko tiraderan gordeta, eta ateratzeko garaia heldu da. Hemen dira jaiak eta jantzi koloretsuak merezi dituzte ospatzeko.
Markina-Xemeingo Karmen jaietako txupinazoa, 2015ean
Bihar arratsaldean [uztailak 14] ailegatuko da
Alarabi ere herrira, urtero legez jaiak herritarrekin ospatzeko. Jai Batzordeak eta Txosnek prestatutako egitarauak bete-beteta datoz aurten ere, zer aukeratu badago. Hala, bakoitzak jakingo du non gozatu; musika, dantza, bertso, ikuskizun eta kirol probarik ez da faltako. Joan den asteburuan hasi zen giroa berotzen, eta txinpartak aurreikusten dira honetarako.
Karmen jaiak 2017 EGITARAUA
Txupinazoa. Aurtengo jaiei hasiera emateko, Berrizen jaio zen, baina Markina-Xemeinen urte askotan bizi den
Serafin Ibarra Luzar aterako da, udaletxeko balkoira txupina botatzera. Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldearen sortzaile eta bultzatzaileari egin duen lana eskertu nahi diote herritarrek, merezi duen ohorezko aukera hori emanez.
Urtero bezala, hitzordu garrantzitsua izango da bai eta ere, markina-xemeindarrentzat, zapatuko [uztailak 15]
herri bazkaria. Zozketa bidez banatu dituzte paellak egiteko eta jateko tokiak, eta azaldu dutenez, talde bakoitzari jateko egokitu zaion tokiaren arabera banatu dira sukaldatzeko lekuak, gertutasuna kontuan izanda.
Herrian zehar dauden
panel informatiboetan jarri ditu udalak, mahai egituraketaren plano biak, eta bihar bertan Zelaiaren inguruan ere jarrita egongo dira, antolaketa errazteko.
Bazkaltzeko lekuen
PLANOAÂ eta Zelaiko egituraketaren
PLANOA.
Beti bezala, mahaien muntaia
09:00etan hasiko da eta kuadrilla bakoitzeko ordezkari bat agertzea eskatu dute. Bestalde, herri bazkarirako izena eman duen pertsona bakoitzak bera platera, sardexka, labana, koilara, koilaratxoa eta mahai-zapia izango ditu. Bazkaria amaitzerakoan, eszenatoki aurrean jarriko duten gunera itzuli beharko dira denak.
Barrakak udaletxe ostean. Jaietako aldaketa nabarmenena aurten barrakena izan da. Markina-Xemeingo Udalak eta Jai Batzordeak udaletxe osteko aparkalekua barraketarako egokitu dute aurtengo Karmen Jaietarako. Hainbat arrazoi egon dira lekualdaketarako, eta horietako bat barraken eskaintzari lotutakoa izan da. Udalak azaldu duenez, 8-16 urte bitarteko gazteentzat auto-txokeak zeuden bakarrik. Hala, adin tarte horretako gaztetxoentzat eskaintza indartu nahi izan dute, bestelako barrakak herrira ekarriz; baina, horretarako, Zelai ingurua txiki geratu dela diote. «Kokaleku berria espazio zabalagoa denez, urtero herrira etortzen diren barrakez gain, beste era batekoek ere edukiko dute lekua, eta era horretara ume eta gazteen aisialdi eskaintza handiagoa izango da».
Karmen jaiak 2017 EGITARAUA
Gainera, espazio berrian,
segurtasuna ere areagotuko dela ikusten dute, Zelaian ez bezala. «Ez da inguruan errepide nagusirik eta trafikorik egongo. Barraken espazioa oinezkoen gunea izango da jaiek irauten duten bitartean».
Jai esparrua dibertsifikatzeak
bestelako abantailak ere ekarriko dituela uste du udalak. «Batetik, Zelai ingurua jaiekin lotutako bestelako ekintzak egiteko erabili ahal izango da, eta bestetik, zarata eta musika ezberdinekin orain arte egon izan den arazoa ere konponduko da».
Udalak argi utzi du
lekualdaketa behin-behinekoa dela, eta proba bat izango dela gune berriak zelan funtzionatzen duen ikusteko. «Jaien balorazioa egitean erabakiko da aurrera begira zein erabaki hartu».
HONEKIN LOTUTA:
IAZKO ARGAZKI GALERIA: