Gipuzkoako fibrosi kistikoaren elkarteak egun osoko jaia ospatuko du zapatuan Ondarroan. Goizean hasi eta iluntzeranoko jaia antolatu dute Arnasa elkartekoek, fibrosi kistikoa daukaten haurren gurasoek. Gizartearen sentsibilizazioa lortzea da helburua, daukaten arazoa bistaratzeko.
Jaia, Alamedan eta Musika Plazan egingo dute, Elkar lagunduta denok aurrera! lelopean. Antolatzaileek gogorarazi dute egun guztian batutako dirua fibrosi kistikoa duten haurren familiei laguntzeko izango dela. Egun guztian egongo da kamiseta salmenta, goizean Alamedan eta arratsaldean Musika Plazan. Txosna ere jarriko dute arratsaldean Musika Plazan. Eguerdian, sardina jana ere egingo dute Alamedan.
Arnasako kideek azaldu dutenez, euren seme-alaben beharrak asetzeko ez dute ez Osasun Sailaren ezta Hezkuntza Sailaren laguntzarik jasotzen, eta horien laguntza barik oso zaila da txikien eguneroko beharrei aurre egitea. Esate baterako, ez dute lortzen fisioterapeuta lortzeko laguntzarik, eta beraz familiak dira gastu horri aurre egin behar dietenak.
Egunerokotasuna. Arnasako kideek azaldu dutenez, euren seme-alabek arazoak dituzte egunerokotasuneko jarduerak burutzeko, ez daukatelako behar duten atentzioa eskaintzen dien profesionalik, gurasoak alboan ez daudenean. Esate baterako, fibrosi kistikoa duten umeek ezin dutela udalekuetara joan nabarmendu dute, ez daukatelako inor euren tratamendua behar bezala emateko.
Musika Plaza bete egin zen iazko Arnasa egunean.
Arnasako kideek, eskerrak eman nahi izan dizkiote Ondarroako herriari, “laguntza handia ematen diolako Arnasa Elkarteari”. Bestalde, dei egin die herritarrei jaira hurbiltzeko zapatuan.
Egitaraua:
Ondoren. Irrien Lagunak Musika Plazan: Zatoz jolastera ikuskizuna.
Amaitzeko. Iluntze musikala eta argazki erraldoia
Iaz Ondarroan egin zen Arnasa Eguneko bideoa:
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.