Garagarzak argi zeukan zuzendaritza honekin batera jarraitzeko prest zegoela, baina aitortu du bera izan dela negoziaketak atzeratu dituena. Azkenean, ekainaren 30ean amaitu zitzaion kontratua beste bi urtez luzatu du Eibarrekin. 2019 urtera arte jarraituko du Eibarreko kirol zuzendaria izaten.
Amaia Gorostiza presidenteak nabarmendu zuenez ez zuzendaritza batzordeak ez Garagarzak berak ez zeukaten dudarik kirol zuzendariaren kontratua luzatuko zutenik. Presidentea “nahiko harrituta” agertu zen prentsaurrekoan azken asteetan kontratuaren luzapenaren inguruan sortutako zalapartarengatik. Gorostizak, “pozik” dagoela aitortu zuen, Fran Garagarza Eibar Kirol Elkartearentzat “oso garrantzitsua eta oso langilea” delako.
Garagarzak berak eskerrak eman zizkion zuzendaritza batzordeari, eta bere lantaldearen indarra nabarmendu nahi izan zuen: “daukadan taldea da indarra daukana, Eibar dagoen lekuan egotea ahalbidetzen duena”.
Fran Garagarza eta Amaia Gorostia, prentsaurrekoan. Argazkia: SD Eibar