Ion Ansotegi jokalari berriatuarrak futbola lagatzea erabaki du
Ion Ansotegi berriatuarrak futbola lagatzea erabaki du. «Nahikoa borrokatu» duela eta futbola uzteko momentua ailegatu dela azaldu du berriatuarrak.Hamar urtean Real Sociedaden aritu eta gero, iazko otsailaren 1ean (merkatua itxi aurreko eguna) Eibar...
Hamar urtean Real Sociedaden aritu eta gero, iazko otsailaren 1ean (merkatua itxi aurreko eguna) Eibarrera joan zen. Han sei hilabete egin zituen, eta horren ostean, Mallorcak egindako eskaintza onartu zuen. Denboraldia amaitu zenean, Mallorca bigarren B mailara jaitsi zen.
Realagaz 226 partidu jokatu zituen Ansotegik; 11 gol sartu zituen. Bigarren mailako jokalari garrantzitsua bilakatu zen, batez ere mailaz igotzea lortu zutenean. Orduan, Mikel Gonzalezegaz estu-estu aritu zen postua lortzeko asmotan.
Martin Lasarteren gidaritzapean garrantzia mantentzen jarraitu zuen. Baina Montanier, Jagoba Arrasate, Moyes eta Eusebio Sacristanekin protagonismoa galtzen joan zen.
Berdeguneak utzita, orain, Realaren barneko egituran jarraituko du. Sanse, Real C eta gazteen ohorezko mailako taldeen staff teknikoei laguntzen ariko da. Horrez gain, hiru talde horietako jokalarien kontrola eta jarraipena egiteaz arduratuko da berriatuarra.