Ondarroako 32. itsas zeharkaldia egingo da bihar
Bihar goizean egingo dute Ondarrokao itsas zeharkaldia, Elena Fernandez Iturrioz memoriala. Igerilari federatu eta ez-federatuentzat da, eta 10:30ean hasiko da.Igerilariak bi mailatan banatuko dira. Batetik, nagusiak edo 2002 urtera arte jaiotako neska...
Igerilariak bi mailatan banatuko dira. Batetik, nagusiak edo 2002 urtera arte jaiotako neska-mutilak izango dira. 1.600 metro egin beharko dituzte igerian. Arrigorritik atera eta zuzen joan beharko dira kaiko mutur handia baino haruntzago. Handik Saturraraneko badiaraino joan beharko dira, azkenik Arrigorri hondartzara itzuli eta 1.600 metroak burutzeko. Txikiek, berriz, 2002 urteaz geroztik jaiotakoek hain zuzen, 600 metroko ibilbidea egin beharko dute, baina zeharkaldi guztia Ondarroako badian bertan izango da.