Busturialdetik Lea-Artibaira eramango dute gaur Udako Kalera Martxaren aldarria
Atzo goizean abiatu zen Gernika-Lumotik preso, iheslari eta deportatuen aldeko Udako Kalera Martxa. Bermeoraino, 15 kilometroko bidea eginez, martxaren lehen etapa burutu zutenBeste hainbat ekimenekin batera, Udako Kalera martxa antolatu du ezker abert...
Atzo goizean abiatu zen Gernika-Lumotik preso, iheslari eta deportatuen aldeko Udako Kalera Martxa. Bermeoraino, 15 kilometroko bidea eginez, martxaren lehen etapa burutu zuten
Beste hainbat ekimenekin batera, Udako Kalera martxa antolatu du ezker abertzalearen Kalera, kalera dinamikak presoen eskubideen defentsan. Atzo ber- tan abiatu zen martxa Gernika-Lumotik Bermeora, 160 bat lagunen babesean, eta gaur Busturialdetik Lea-Artibaiko txokoe- tara igaroko da.Zortzi etapatan banatuta, zortzi egunez, Euskal Herriko txoko ezberdinak zeharkatuko ditu preso, iheslari eta deportatuen aldeko ibilaldiak. Hain justu, Bermeotik Lekeitiora abiatuko dira, eta Lea-Artibain zehar ibiliko dira bihar. Hurrengo egunean, Ondarroatik hasita, Mutriku eta Deba igaroko dituzte. Bosgarren eguneko etapan, Deba, Zumaia eta Getaria zehaerkatuko dituzte, eta seigarren eta zazpigarren etapetan Getaritik Ibarrarako bidea izango dute egiteke. Zortzigarren eta azken etapan, Ibarratik irten eta Lakuntzara ailegatuko dira, ibilbideari amaiera emanez.
Atzo, esate baterako, 15 kilometroko bidea egin zuten dozenaka herritarrek, motxilak, makilak, euritako txanoak eta bestelakoak soinean edota eskura zituztela.
Atzo hasitako ibilaldia Lakuntzan (Nafarroan) bukatuko dute, hilaren 27an, Hatortxu Rock jaialdian. Hala, bertan, festaren erdigunean, askatasunaren aldeko borroka irudikatuko duen Gernika-Lumoko lorea jarriko dute.
Gernikatik abiatuta, atzo eguerdian ailegatu ziren Busturira, eta herri horretako Axpe auzoko frontoian bazkaldu zuten. Amaitutakoan, Bermeorantz abiatu ziren lehenengo etapagaz bukatuz. Behin bertan, kalejira egin zuten 20:00ak inguruan Goiko plazatik hasita, eta gero, Lameran bildu ziren ekitaldia burutzeko.
Atzo Gernikan egindako ekitaldian gogoratu zuten «Euskal Herriak askatasuna eta bakea irabazteko eta lortzeko ezinbesteko duela preso politiko, iheslari eta deportatuen etxeratzea, eta horiek herritarrekin batera kaleetan egotea». Halaber, «konpromiso irmo eta babesa» adierazi zioten EPPK-k bukatu duen eztabaida prozesuari, eta azpimarratu zuten «euskal gizarte osoak bere lana egin behar duela euskal preso politiko denak etxean egoteko».
Kalera, Kalera-k jaia aldarrikatuko duela azaldu du, eta jai guztietan preso politiko, iheslari eta deportatuak presente izango dituela.