Jon Maiaren 'Ele! Lorca-Lauaxeta' ikuskizuna, Uhagonen
Jon Maiak eta Josu Kamarak sortutako Ele! Lauaxeta-Lorca emanaldiaz gozatzeko aukera egongo da bihar, 20:30ean, Uhagoneko terrazan, doan. Olerki, musika eta dantzaren bidez, Lauaxeta eta Lorcaren bizitza, obra eta heriotza bidegabea ezagutzera ematen d...
Lauaxeta eta Lorca bi idazle, bi poeta ikoniko dira bere kulturetan. Biak urte beteko aldean fusilatu zituzten diktaduraren hastapenetan. Biak gazte, biak hil ziren askatasunaren borrokan.
Bata Andaluziako lurretan jaio zen poeta errepublikarra izan zen, bestea euskal lurrean jaiotako poeta abertzalea. Bi muturretako ertzak badirudite ere, bien bizitzak gurutzatu egin zirela inork gutxi dakiela diote egileek, eta, beraz, bi poeten lanaren hariaren gidaritzapean, hitzak, musika, irudiak eta an- tzerkia erabili dituzte obra horretan hain desberdinak diruditen kulturek eta herriek, poesiaren eta artearen bidez, bizitzaren balore sakonetan bat egin dezaketela adierazteko.
Lau artista handi igoko dira terrazan jarriko duten oholtzara: Jon Maia narratzailea, Ana Salazar ahotsa, Gorka Hermosa akordeoia eta Jesus Prieto Pitti gitarra. Formatu txikiko emanaldia eskainiko dute Uhagonen, eszenografia barik.