Euskal Jai giroan murgilduta ibili ziren mundakarrak asteburuan. Euskal Jaiaren baitan, marmitako txapelketa antolatu zuten zapatuan. Mundakako Udaleko kultura zinegotzi Maiteder Badiolak jakinarazi duenez, 43 kazola aurkeztu zituzten txapelketara. Aza...

Euskal Jai giroan murgilduta ibili ziren mundakarrak asteburuan. Euskal Jaiaren baitan, marmitako txapelketa antolatu zuten zapatuan. Mundakako Udaleko kultura zinegotzi Maiteder Badiolak jakinarazi duenez, 43 kazola aurkeztu zituzten txapelketara. Azaldu duenez, epaimahaiaren arabera aurten aurkeztutako marmitakoen maila «altuagoa» izan da. Marmitako onena bermeotar batzuek egindakoa izan zela esan du (ezkerreko argazkian). Herrian giro «izugarria» egon zela nabarmendu du. Domekan, Mundakako Abesbatza, Mundakako Egunsenti Dantza Taldea, trikitilariak, fanfarrea eta Mundakako Txistularien kalejirak parte hartze handia izan zuen (eskuman).