Herri kirol erakustaldia egingo dute bihar, Mendexako plazan
Mendexako gazteek herri kirol erakustaldia egingo dute bihar, 18:00etatik aurrera, herriko plazan.Hain zuzen, lokotx batze, harri jasotze eta trontza saioak eta auzotarren arteko belar bola proba egingo dituzte.Aitzol Galletebeitiaren eta Iñigo Rikere...
Hain zuzen, lokotx batze, harri jasotze eta trontza saioak eta auzotarren arteko belar bola proba egingo dituzte.
Aitzol Galletebeitiaren eta Iñigo Rikeren arteko lehia egongo da lokotx batzean. Galletebeitia eta Rike hirugarren eta bosgarren sailkatu ziren, hurrenez hurren, Bizkaiko Txapelketan.
Harri jasotzean, berriz, Jokin Urrutibeaskoak emango du erakustaldia. Bost minutuan 100 kiloko zilindroari ahalik-eta jasoaldi gehien egin beharko dizkio.
Andoni eta Jokin Egiak burutuko dute trontza saioa. Erlojuaren kontra hamar mozketa egingo dituzte.
Herri kirol erakustaldia borobiltzeko, herriko auzoen arteko I. Belar-bola proba desafioa burutuko dute bizilagunek.
Zelaia, Iturreta, Leagi eta Likona auzoko herritarrek parte hartu ahalko dute, eta auzo bakoitzetik hiru gizon-emakumeko taldeak osatu beharko dituzte.
Mendexako probalekuan untza gehien betetzen dituen auzoak irabaziko du dema. Parte hartzaileek erreleboka, banan-banan hamar minutuko proba burutuko dute.