Domekan izena eman behar da Munitibarko jubilatuen bidaira joateko
Munitibarko Jubilatuen elkarteak Bilbora bidaia antolatu du irailaren 20rako (eguaztena). Baina irteerara joan gura duten jubilatu eta pentsiodunek domekan izena eman beharko dute.Hain zuzen ere, jubilatuen lokalean bertan eman behar da izena meza oste...
Hain zuzen ere, jubilatuen lokalean bertan eman behar da izena meza ostean.
Irailaren 20an 09:00etan Munitibarko aparkalekutik irtengo dira, eta Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa bisitatuko dute.
Ostean, Peña Athletic Bilbao jatetxean bazkalduko dutela jakitera eman dute jubilatuen elkarteko ordezkariek.
Irteeraren inguruko informazioa edota zalantzak argitzeko bi telefono zenbaki jarri dituzte herritarren eskura: 676 98 23 18 eta 616 94 26 29.