Donibane Lohizunen egongo dira Lea-Artibai eta Mutrikuko puntistak
AVIA Xistera Zirkuituaren iraileko lehen jaialdia jokatuko da asteburuan, Donibane Lohizuneko Campus pilotalekuan. 2017ko Zirkuituko laugarren jaialdia izango da, eta kanporaketak bihar jokatuko dira, 18:00etatik aurrera. Finalak, aldiz, hilaren 8an le...
Lea-Artibai eta Mutrikuko zazpi puntistak parte hartuko dute Donibane Lohizuneko norgehiagokan. Gazte mailan, Berriatuko zesta-punta eskolako Unax Vidal Galdos eta Markina-Xemeingo eskolako Adrian Muñoz Garcia aurrelariak eta Mutrikuko Markel Andonegi Ibarrola atzelariak parte hartuko dute. Nagusien mailan, ostera, Berriatuko eskolako Antxon Alberdi Barrutia eta Julen Iriondo Gisasola etxebarritarrak ariko dira aurrean, eta Markina-Xemeingo Jon Mandiola Goiogana eta Mutrikuko Mikel Manzisidor Txurruka atzean.
Kinielak
Jaialdi horretako formatua ohiko bera izango da, hau da, kiniela formatuan jokatuko dira biharko kanporaketak, bikoteetako batek hamabost puntu lortu arte. Bikoteen zozketa norgehiagoka hasi baino minutu batzuk lehenago egingo dute.