Kadeteen mailako txirrindulari lasterketa lehiatuko dute Lekeition
Guztira, 62 kilometroko ibilbidea egin beharko dute etzi txirrindulariek eskualdeko errepideetan zehar. 16:00etan hasiko da proba. Amets Txurruka txirrindularia omenduko duteLekeitialde Silloniz Txirrindulari Elkarteak antolatuta, kadeteen mailako txir...
Guztira, 62 kilometroko ibilbidea egin beharko dute etzi txirrindulariek eskualdeko errepideetan zehar. 16:00etan hasiko da proba. Amets Txurruka txirrindularia omenduko dute
Lekeitialde Silloniz Txirrindulari Elkarteak antolatuta, kadeteen mailako txirrindulari lasterketa lehiatuko da etzi arratsaldean, Lea-Artibai eskualdeko he- rrietan zehar. Guztira, 62 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek.Lekeitioko Atea kaletik irtengo dira parte hartzaileak 16:00etan, kostako bidea hartu eta Ondarroarantz abiatzeko. Lekeitio, Ondarroa, Berriatua, Plazakola, Milloi gane, Oleta eta Lekeitiorainoko buelta bi bider eman beharko dute txirrindulariek Ateako helmugara heldu orduko.
Parte hartze handia
Atea kalean bertan izango da sari banaketa, eta aurten, ekitaldi berezia ere prestatu dute. Izan ere, aurten txirrindularitza profesionaletik erretiratu den Amets Txurruka txirrindularia omenduko dute. «Oroigarri bat emango diogu», aurreratu dute Lekeitialde Silloniz Txirrindulari Elkarteko arduradunek.
Urteak daramatza Lekeitialde Silloniz Txirrindulari Elkarteak San Antolin jaietako txirrindulari lasterketa nagusia antolatzen; aurtengoa XVI. Oier Elorriaga Memoriala izango da.
Urtero irailaren 3an izaten da San Antolin jaietako txirrindulari lasterketa nagusia, eta aurten domeka izanik, parte hartze handiagoa egongo dela espero dute txirrindulari taldekoek. Hala ere, zenbat talde eta zenbat txirrindulari egongo diren domekara arte ez dute jakingo. Izan ere, askok egunean bertan ematen dutela parte hartzeko izena azaldu dute Lekeitialde Silloniz taldekoek.