Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lekeitioko Udalak indarkeria matxistaren kontrako jaima ipiniko du

Eider Mugartegi
Lekeitio
2017/09/01
Iaz bezala, aurtengo Antzar egunean [irailak 5] ere Indarkeria matxistaren kontrako jaima aurkituko dute, udaletxe aurrean, lekeitiarrek zein jaira batzen diren bisitariek. 12:00etatik 15:00etara egongo da zabalik. Lekeitioko Udalak adierazi duenez, berdintasunaren aldeko jai giroarekin bat eginez, eta indarkeria matxistaren aurkakotasun osoa erakutsiaz, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak abian jarritako (EGK) #GukEzetz kanpainaren hedapena ere egingo dute. Hori dela eta, Antzar Egunean jarriko duten jaima informatiboan, indarkeria matxistari aurre egiteko baliabideez eta Lekeitioko Udalak sortutako beste materialez gain (txapak, antzar zapiak,..) EGKren kanpainaren mezua hedatzen duten eskumuturrekoak ere eskuratu ahalko dira. “Gunean, gainera, eraso sexisten kontrako mezuak dituen photocall-a ere egongo da nahi duenak argazkiak ateratzeko”.
Indarkeria Matxista gainditzen laguntzeko materiala sortu du Lekeitioko Udalak. Argazkia: Lekeitioko Udala

Indarkeria Matxista gainditzen laguntzeko materiala sortu du Lekeitioko Udalak. Argazkia: Lekeitioko Udala

Jaietan indarkeria sexistak saihesteko beste neurri batzuk ere hartu ditu udalak. Alde batetik, joan den urtean abian jarri zuten Antzar eguneko autobabes planean herritar eta bisitarien segurtasuna bermatzen duten eragileek (Osakidetza, SOS DEIAK, Gurutz Gorria, babes zibila, Ertzaintza, Udaltzaingoa,…) eraso sexistaren bat gertatuz gero zelan jokatu behar duten zehazten dela gogora ekarri dute. Bestalde, Emakumea eta Berdintasun Batzordeak taberna eta barraketako giroa alaitzeko Spotify-ko aplikazioan Beldur Barik playlist-a daukatela jakinarazi diete tabernari eta ferialariei, “bertan aurkituko duten abesti ez sexisten zerrenda erabiltzeko”. Tabernariei gutun bat ere bidali diete, tabernan eraso sexistaren bat gertatuz gero, zelan jokatu behar duten jakinarazteko. Jaietako egitarauan ere emakumeen kontrako indarkeriaren inguruko oharrak eta informazioa zabaldu ditu udalak, eta udaletxeko balkoian ere Gora ligoteo Sanoa, eraso sexistarik ez leloa daraman pankarta jarri dute udaltzainen zein sos deiak-en telefono zenbakiarekin. “Emakumeen kontrako indarkeria denon ardura da, beraz edozein erasoren aurrean aktiboa izan behar da gure jarrera”, azpimarratu dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.