Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Bi eguneko egitarau betearekin datoz Mutrikuko Samikolla auzoko jaiak

Mikel Santiso
Mutriku
2017/09/05
Zapatuan eta domekan ez da aspertzeko aukerarik egongo Mutrikuko Samikolla auzoan. Auzotarrek San Nikolas bezpera eta San Nikolas eguna bera ospatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte. Galbaixo jaien aurreko asteburua izanik, gainera, Arno Trail mendi lasterketa ere jokatuko da. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, aurten ez dute bat egingo herriguneko eta auzoko ekintzek, Mutrikuko Udalarekin akordio batera iritsi ostean. Jaiari hasiera ofiziala txupinarekin emango badiete ere, arinago erraldoi eta buruhandien konpartsarekin joango dira herrigunetik Samikollara, kalejiran. Zapatuan izango da hori, 11:00etan. 2010ean hasi ziren auzoko jaiak ospatzen berriz ere, eta ordutik ona, auzotarrez gain, herritar ugari joaten dira bertako jaiez gozatzera. Kalejira heltzen denean, haurrentzako puzgarriak ereĀ  zabalduko dituzte. 14:30etan, auzo bazkaria egingo dute, eta atzetik, 18:00etan, Ibiriko abereak egongo dira.
Auzo bazkarian bildu dira Samikollan

Iaz Samikollan egindako auzo bazkaria.

Musika. Musikak ere edukiko du lekua Samikollan, eta aurten zapatua San Nikolas bezpera izanda giro bikaina egoteko osagai guztiak jarri ditu antolakuntzak. 20:00etan bertso saioa egingo dute Igor Elortza eta Jon Maia bertsolariek. 23:00etan Etsaiakeroak taldearen kontzertua egongo da, eta ondoren Ezten Giro taldearen erromeria. San Nikolas eguna domekan izango da aurten, eta ospakizunak mezagaz hasiko dituzte, urtero legez. Ordu berean, kirol probei ere hasiera emango diete. Miruaitz frontoian Xisterako finalerdietako partiduak jokatuko dituzte, eta Galbaixoko ermitatik abiatuta VIII. Arno Trail mendi lasterketa egongo da. Aurten, gainera, ibilbide berria edukiko du. Amaieran, sari banaketa egingo dute. Arratsaldean, 20. Euskal Artzai Txakur Lehiaketa jokatuko dute Euskal Herriko hainbat lekutatik etorritako parte hartzaileek. Tartean egongo da Jabier Zubiaurre mutrikuarra. Samikolla auzoko festei amaiera emateko, Josu Arrizabalaga eta Eugenio Gisasola trikitilariek girotuko dute iluntzea. EGITARAUA Irailak 9, zapatua
  • 11:00. Kalejira erraldoi eta buruhandien konpartsarekin, Goiko Plazatik hasita.
  • Ondoren. Txupinazoa, brindisa eta puzgarrien irekiera.
  • 14:30. Auzo bazkaria.
  • 18:00. Ibiriko abereak.
  • 20:00. Bertso saioa: Igor Elortza eta Jon Maia.
  • 23:00. Kontzertua: Etsaiakeroak.
  • Ondoren. Erromeria: Ezten Giro taldea.
Irailak 10, domeka
  • 11:00. Meza
  • Ondoren. Omenaldia, salda eta txorizoa.
  • 11:00. Xistera zirkuituko finalaurrekoak, Miruaitz frontoian.
  • 11:00. VIII. Arno Trail mendi lasterketa, Galbaixoko ermitatik hasita.
  • 12:30. Sari banaketa.
  • 17:30. XX. Euskal Artzai Txakur Txapelketa.
  • Ondoren. Josu Arrizabalaga eta Eugenio Gisasola trikitilariak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.