Burgoa eta Astigarraga, Euskadiko txapeldun beteranoen mailetan
Koaxi Triatloi Taldeko Arantza Burgoa eta Asier Astigarraga Euskadiko txapeldun geratu dira, bakoitza bere mailan, Zumaian jokatutako esprint triatloian.Burgoak ordubete eta 12 minutu behar izan zituen zirkuitua osatzeko, eta neska beteranoen V2 mailan...
Burgoak ordubete eta 12 minutu behar izan zituen zirkuitua osatzeko, eta neska beteranoen V2 mailan txapeldun izatea lortu zuen. Astigarragak, berriz, 58 minutu eta 16 segundoko denbora eginda, mutil beteranoen V1 mailan lortu zuen garaipena. 750 metro igerian, 20 kilometro bizikletan eta 5 kilometro korrika egin behar izan zituzten Zumaian.
Sailkapen orokorrean zazpigarren emakumea izan zen Burgoa. Igerian, 12 minutu pasatxo egin zituen, bizikletan 38 minutu eta korrika, berriz, 22 minutu eta 27 segundo. Astigarraga 13. sailkatua izan zen mutilen artean. 10 minutu eta 7 segundo behar izan zituen igeriko segmentuan amaitzeko, 30 minutu eta erdi bizikletako zatia egiteko eta 17 minutu eta 44 segundo korrikaldia amaitzeko.
Beteranoen V3 mailan Garraitz Kirol Taldeko Iñaki Lasarte bigarren postuan sailkatu zen.
Ander Okamika lekeitiarra laugarren postuan geratu zen sailkapen orokorrean (56:04 minutu).