Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Herri txikietan, jai handiak

Jai giro politean igaro dituzte sanantolinak Gautegiz Arteagan eta Berriatuko Milloi auzoan hiru egunetan. Batean zein bestean, datorren urtera arte agurtu zituzten jaiak domekan.Herriko jai nagusien jarraipena izan dute asteburuan Gautegiz Arteagan, a...

Izaro Mendieta/ Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu
Berriatua
2017/09/05

Jai giro politean igaro dituzte sanantolinak Gautegiz Arteagan eta Berriatuko Milloi auzoan hiru egunetan. Batean zein bestean, datorren urtera arte agurtu zituzten jaiak domekan.

Herriko jai nagusien jarraipena izan dute asteburuan Gautegiz Arteagan, aurreko asteburuan hasi baitziren herritarrak sanantolinetako egitarauagaz gozatzen. Jai giroan hasi zituzten herriko jaiak, eta amaitu ere era berean egin dituzte. Bitartean, herritarrek «oso ondo erantzun» dutela esan du herriko alkate Jun Felix Naberanek.

«Pozik eta giro onean» ospatu dituzte. Ekitaldiek iraun bitartean, gainera, eguraldia ere lagun izan dutela azpimarratu du alkateak. Naberanek azaldu duenez, «ume, gazte zein helduei begira» antolatzen dituzte jaiak; hala, beste urte batez, adin ezberdinetakoak batu dituzte jaiek.

Barikutik domekara, dantzekin, trikipoteoagaz, erromeriagaz, mezagaz, jaitsiera eta kalejiragaz, puzgarriekin, mus txapelketagaz, kale antzerkiagaz, esku pilota partiduekin eta folk kontzertuagaz gozatu dute.

Pilota partiduek, esate baterako, arrakasta izan zutela azpimarratu du alkateak; «frontoia bete egin zen». Folk kontzertuan, berriz, zapore gazi-gozoa geratu zaio Naberani; izan ere, «kontzertua maila altukoa» izan bazen ere, jende gehiago espero zuen arteagarrak. Halere, «nahikoa jende» bildu zen.

Milloin ere, jai giroan

Berriatuko Milloi auzoan ere, giro ederrean ospatu dituzte sanantolinak. Domekan izan zuten jaietako azkenengo eguna, eta meza, bertsolarien saioa, zaldi zein idi probak, triatloi berezia (korrika, bizikletaz eta motorrez) eta bazkaria izan zituzten aukera-aukeran.

Zapatuan, XIV. Txapel Jaurtiketak girotu zuen santuaren eguna. 16 ume-gaztetxok eta 30 nagusik parte hartu zuten, eta tiraldiz tiraldi, Danel Gogenola eta Josu Urien Miño izan ziren nagusi, hurrenez hurren. Imanol Mugartegi alkate ohia izan zen azpitxapelduna nagusien mailan. Ondoren, auzoko elkartean bildu ziren bazkaritan, arratsaldean briskari eta umeen jolasei tartea egin aurretik.

Bariku arratsaldean eman zioten jaiei hasiera, kanpai jotze, ikurrinaren igoera eta txapligu jaurtiketagaz. Pintxo potean bildu ziren ondoren, eta haren atzetik, 22. Mus Txapelketa egon zen jokoan. Beste mus txapelketa bat eta Lekeitioko jaien hasiera tarteko, iaz baino parte hartzaile gutxiago aritu ziren karta jokoan; 28 izan ziren guztira iaz 40. Eta finalean, «inoiz ez bezala», lau bikote berriatuar: Jon Aldazabal Susteta eta Oier Arregi Altxu alde batetik, eta Andoni eta Joseba Malaxetxebarria, bestetik. Lehengo bikoteak eskuratu zuen lehenengo saria: 300 euro eta txapelak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.