Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Ispasterko mendi martxan aurrez izena emateko epea datorren astean amaitzen da

Aintzina Monasterio
Ispaster
2017/09/05
Irailaren 11 (astelehena) da aldez aurretik izena emateko azken eguna, Internetez. Irailaren 17an (domeka) egingo dute mendi martxa. Ispasterko Udalak seigarrenez antolatu du proba, eta 500 parte hartzailetan jarri dute muga. Aldez aurretik zein egunean bertan izena eman, prezio bera dago. Hain zuzen, 14 urtera artekoek 10 euro ordaindu behar dituzte, eta gainontzekoek 15 euro. Hala ere, Internet bidez aurrez izena ematen dutenek bakarrik jasoko dute kamiseta, eta egunean bertan izena ematen dutenek, ostera, opari bana jasoko dute. Bestalde, parte hartzaile guztien artean zenbait opari zozketatuko dituzte: pultsometro bat Otoio Kirolak-en eskutik, fisioterapia saio bat Maite Fisioterapian, bi pertsonentzako bazkaria Areitz-Bi jatetxean eta bi pertsonentzako bazkaria Herriko Tabernan. Egunean bertan, proba bakoitza hasi baino ordu erdi lehenago izena eman ahalko da. Aurten ere BTT eta lasterketa. Hasierako urteetan mendi martxa egin ostean, iaz lehenengoz martxagaz batera, mendi bizikleta martxa eta mendi lasterketa antolatu zituzten. Hala, aurten ere lau proba egiteko aukera eskaini dute: Martxa luzea, BTT martxa, lasterketa eta martxa laburra. Ibilaldi luzea eta lasterketa 23 kilometrokoak dira, eta mendi bizikletako ibilbidea da luzeena, 28 kilometrokoa, hain zuzen. Bestalde, umeekin egiteko aproposa den ibilaldiak 10 kilometro ditu. Mendi martxa luzeko partaideak izango dira goiztiarrenak; 08:30ean irtengo dira plazatik. 09:30ean, berriz, BTT probako txirrindularien txanda izango da, eta 10:00etan aterako dira korrikalariak. Azkenik, ibilbide laburreko parte hartzaileak 10:30etan dute ordua. Ibilbidean zehar hornidura guneak egongo dira; martxa laburreko partaideentzat bi anoa postu jarriko dituzte, eta beste hiru probetakoentzat lau hornidura gune egongo dira. Ispasterko VI. Mendi Martxari buruzko informazioa ispasterkomendimartxak.blogspot.com.es eta www.ispaster.net atarietan dago.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.