Andra Mari eguna, irailaren 8a egun berezia da Gizaburuaga, Erdotza, Gerrikaitzeko bizilagunentzat. Bezpera izanda, batzuk irailaren 7an hasiko dira motorrak berotzen; asteburu osoan hamaika ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute batzuek zein besteek.
Aipatu herri eta auzoetan, ohitura legez, dantza saioa, erromeria edota mus, briska, tortilla zein paella txapelketarik ez da faltako datozen egunotan.
Hala, biharko eguna ez eze, zapatuan gizaburuagarrek Oibarko eguna ospatuko dute. Eguerdiko jan-edanaren ostean, umeek jolasten, eta nagusiek musean eta tortillak prestatzen emango dute arratsaldea, eta Xaiborren musikak girotuko du gaua.
Gerrikaiztarrek ere ekitaldi asko dituzte aukeran, eta kultur ekitaldien artean, biharko Hozkailua antzezlana, eta domekako Txarlestrup ikuskizuna nabarmentzen dira.
Markina-xemeindarrak ere, ohiturari eutsiz, Erdotzaraino joango dira kalejiran, eta meza ostean herriko Zerutxu dantza taldearen saioagaz gozatuko dute.
EGITARAUAK: