Otsailaren 4ko goizaldean su hartu zuenetik, bai Kofradia Zaharra eta bai bere ingurua “egoera txarrean” daudela uste du herritar talde batek Mutrikun. Hau dela eta, euren
iritziak elkarbanatzeko eta asmoak azaltzeko, herritarrei dei egiten diete
bihar [irailak 7] 19:00etan Zabiel kultur etxean egingo den batzarrera joateko.
Batzarrerako deia egin duten herritarren esanetan,
ondare garrantzitsuak babestuak izan behar direla aldarrikatuko dute biharko bilerarekin. Batzarraren helburua, herritarren artean Kofradia Zaharrak zein
irtenbide eduki ditzakeen hausnartzea da. Euren esanetan, “herriko itsas ondarearen, kulturaren eta ingurumenaren ezagutza lantzeko museo edo interpretazio zentro bat egitea egokia izan daiteke”, horretarako leku ona dela uste dute eta.
Batzarrera hurbiltzen direnen artean,
Kofradia Zaharreko lagunak izeneko elkartea sortzeko asmoa daukatela azaldu dute antolatzaileek.
Otsailaren 4ko goizaldean su hartu zuen Mutrikuko Kofradia Zaharrak.