Bonu bakoitzak 10 euroko kostua edukiko du, baina erosteko ahalmena 15 eurokoa izango da. Hau da, herritarrek bonuarekin erosi dutena baino
5 euro gehiago gastatu ahal izango dituzte.
Eneritz Basurko zinegotziak azaldu duenez, «herriaren ekonomiari bultzada bat emateko, bonuak eskaintzen dituzten abantailak aprobetxatu eta herrian erostera animatu nahi ditugu herritarrak», Helburu hori betetzeko asmoarekin jarri dute martxan Ondarroako bonoak izeneko proiektua.
Bonuak eskuragarri daude herriko
Kutxabankeko kutxazainean; irailaren 30a bitartean erosi ahalko dira. Bonua gastatzeko epea aldiz, urriaren 15ean bukatuko da. Bonu bi eskuratu ahal izango dira kreditu txartel bakoitzeko eta Kutxabankeko bezeroek ez dute gainkosturik izango, gainontzekoek 0,60 euro ordaindu beharko dute bonu bakoitzeko.
Udal ordezkariak eta herriko merkatariak, gaurko aurkezpenean.
Aurten, berritasun gisa, herriko tabernetan ere gastatu ahal izango dira bonu hauek. Erosketa bakoitzeko, bi bonu metatu daitezk. Bonu bakarra erabiltzerakoan, dendan, tabernan edo jatetxean egindako gastua gutxienez 15 eurokoa izan behar da, eta
zerbitzu bakar batean bi bonu erabiltzeko aldiz, gutxienez 30 eurokoa.
Kanpaina honen barruan dauden herriko komertzioek kartel bat edukiko dute atean edo erakusleihoan, bezeroek identifikatu dezaten bonoa erabili daitekeela leku horretan. Antolatzaileen esanetan, baliteke kanpaina aurrera joan ahala denda edo taberna gehiago gehitzea, baina momentuz
ondoko dendetan erosi ahal da bonuagaz: Badioda burdindegia, Beikozini, Bengoetxea, Campo Optika, Domeka, Dra, Dra jolasak, Duomo, Egidi, Eguzki, Etxebarria gozotegia, Ganbara, Gandiaga, Gili-Gili, Goe, Goiko Torre, Ibili, Idaga, Idiakez, Ituarte, Kabia, Klik Klak, Korpion, Kurike, Lavin, Laura´s, Lide, Loaldi, Lorak Esther, LZ shop, Maite Elosua, Marta, Nerea, Oinetakoak Ituarte, Ondar, Ondarruko Dia, Optika Vitoria, Pastor, Sustrai, Tiki taka, Txikiñe, Txikitxu, Txist, TXO, Urrosolo, Urruzuno, Usandizaga, Zaldun, Zaloa, Zaton eta Zurrumurru.