Amparanoiak, urriaren 6an eskainiko du kontzertua, eta
Zea Maysek berriz, biharamunean [urriak 7]. Bi kontzertuak Beikozini aretoan izango dira, 23:00etan. Sarrerak, Beikozini eta Zurrumurrun daude salgai.
Urriaren 6an, Amparanoia taldeaz gain, Zaragozatik etorritako
El Gancho Sonidero ere igoko da Beikoziniko oholtzara. Talde hau bi dj-k osatzen dute. Bi kontzertuak ikusteko sarrera bakarra egongo da, eta 15 eurokoa izango da. Urriaren 7an aldiz, Zea Mays eta
Dj Elepuntoren kontzertuez gozatzeko sarrera 12 eurokoa izango da, hau ere sarrera bakarra bi emanaldietarako.
Zea Mays talde bilbotarrak kontzertua eskainiko du urriaren 7an.
Marabillatxu. Baina urriaren 5a iritsi eta Marabilli Fetibala hasi baino lehen, 5. Marabillatxu egingo dute irailaren 15ean. Beikozinin, Gatz talde ondarrutarra eta Turbofuckers taldea arituko dira, 23:00etatik aurrera. Antolatzaileek, ekitaldi honetan egingo dute 4.Marabailli Festibalaren aurkezpena. Sarrerak, aurretiaz 6 euro eta egunean bertan txarteldegian 8 euro ordaindu beharko dira.