Arretxinagako jai batzordeak auzolanerako deia egin du
Jai batzordeko kideak bihar egun osoan egongo dira Arretxinagan prestaketa lanak egiten. Nahi edo ahal duten herritarrei bertaratzeko deia egin dieteUrtero modura, irailaren azken asteburuan ospatuko dituzte San Miguel jaiak Arretxinagan. Eta jai batzo...
Jai batzordeko kideak bihar egun osoan egongo dira Arretxinagan prestaketa lanak egiten. Nahi edo ahal duten herritarrei bertaratzeko deia egin diete
Urtero modura, irailaren azken asteburuan ospatuko dituzte San Miguel jaiak Arretxinagan. Eta jai batzordea egitaraua prestatzen dabil.Baina azpiegituren prestaketarako jendea behar dute. Azaldu dutenez, Arretxinagako jaiek azpiegitura handia eskatzen dute egitaraua osatu ahal izateko. Besteak beste, plaza estaltzen duen karpa eta barra bi jartzen dituzte. «Urtero legez, auzolanean egingo dugu muntaia». Horretarako, hain zuzen ere, bihar batuko dira, 09:30ean, Arretxinagako plazan. «Goiz eta arratsalde egingo dugu beharra, eguerdian kopaua eginez. Ahal duenak ahal duena emanez, denontzako egongo da beharra: txosna muntatu, estalkia ipini, probalekua, udaletxe zaharra garbitu…».
Horrela, beraz, nahi edo ahal duen guztia gonbidatu dute auzolanean parte hartu eta jaien antolaketan laguntzera.