Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolak bere 50.urteurrenaren aurkezpen ekitaldia egin du
[zuzenean ARGAZKI GALERIA ikusi]
Oholetik ahalera. Lelo hori aukeratu du ikastolak bere 50. urteurrena ospatzeko. Bertako ordezkariek azaldu dutenez ikastola Antzo Solon zegoenean ikasleek mahai gisa erabiltzen zituzten oholetan eta ordutik gaur eguneraino egin ahal izan duten guztiaren arteko hitz joko bat da. Aurkezpenaren ostean, Andoni Gartzia ikastolako ikasle ohi eta disenatzailea denak sortutako 50.urteurreneko irudia egin dute bertaratutakoek. Honen ondoren, ‘zorionak zuri’ kanta abestu diote ikastolari, eta globo eta karamelu zaparradarekin amaitutzat eman dute aurkezpen ekitaldia. Aitortza berezia egin nahi izan diete ikastolak bere lehen urratsak ematea ahalbidetu zutenei, eta eskertza modura tarta ere ekarri dute.[zuzenean ARGAZKI GALERIA ikusi]
Azaldu dutenez, hilabetero antolatuko dute kirol edo kultur ekintzaren bat, urteurreneko ospakizunak urte guztian luzatzeko. Azaroan, esaterako, herri krosa antolatuko dute, eta geroago etorriko dira erakusketak, kontzertuak, antzerkiak eta abar luze bat. Urteurreneko ospakizunei 2018ko ikastola egunarekin batera emango zaie amaiera, ekainaren 16an.