Josu Galvezek irabazi du Arno Trail Esprint Race mendi lasterketa
35 minutu eta 49 segundo behar izan ditu irabazleak ibilbidea egiteko. Beteranoen mailan, mutrikuarrak izan dira nagusi: Ainara Burgaña nesketan eta Ladis Velasco mutiletanJosu Galvez eta Maite Zabaleta izan ziren azkarrenak domekan Mutrikuko Arno Tra...
35 minutu eta 49 segundo behar izan ditu irabazleak ibilbidea egiteko. Beteranoen mailan, mutrikuarrak izan dira nagusi: Ainara Burgaña nesketan eta Ladis Velasco mutiletan
Josu Galvez eta Maite Zabaleta izan ziren azkarrenak domekan Mutrikuko Arno Trail Esprint Race mendi lasterketan.Galvez Eskoriatza Mendi Taldeko korrikalariak 35 minutu eta 49 segundotan burutu zituen ibilbideak zeuzkan 8,55 kilometroak. Aser Arza bigarrenak 36 minutu eta 4 segundo behar izan zituen. Hirugarren Xabier Astigarraga sailkatu zen (36:18); bera izan zen sailkapeneko lehenengo mutrikuarra ere.
Zortzietakoak taldeko Maite Zabaletak 47 minutu eta 28 segundo eginda irabazi zuen lasterketa.
Beteranoetan ere mutrikuarrak izan ziren nagusi, bai gizonezkoetan eta baita emakumezkoetan ere. Burumendiko Ladis Velasco izan zen gizonezko azkarrena, ia 40 minutuko denbora eginda, eta emakume beteranoetan, berriz, Ainara Burgañak 57 minutu eta 17 segundo behar izan zituen maila horretako lehen postua eskuratzeko.