Musika eskaintza zabalarekin ospatuko dituzte Galbaixo jaiak
Huntza taldearen kontzertua izango da ekintza garrantzitsuenetakoa. Kirolak ere leku esanguratsua izango du. Gaur gaueko danborradarekin hasiko dira herriko jai kuttunakGaur hasi eta domekara arte luzatuko dira mutrikuarrentzat hain bereziak diren Galb...
Huntza taldearen kontzertua izango da ekintza garrantzitsuenetakoa. Kirolak ere leku esanguratsua izango du. Gaur gaueko danborradarekin hasiko dira herriko jai kuttunak
Gaur hasi eta domekara arte luzatuko dira mutrikuarrentzat hain bereziak diren Galbaixo jaiak. Anaiarte Biltokiak antolatutako danborradarekin emango diote hasiera gaur gauean.Aurtengo indargunea musika izango da. Egun guztietan egongo da kontzertu, erromeria edo bandarekin gozatzeko aukera. Baina jaietako kontzertu garrantzitsuena Galbaixo Egunez helduko da. Huntza taldeak joko du. Beheko Plazako agertokira igoko da, 23:00etan. Udan Euskal Herriko plazetan arrakasta handiena izaten ari den taldea da, eta herriko gazteak irrikaz daude modako taldearekin ondo pasatzeko.
Kirolak ere izango du hitzordurik. Bihar, Inhar Urruzunok eta Imanol Illarramendik erakustaldia egingo dute harriak jasotzen, eta haiekin batera Mugertza anaiak ere ariko dira.
Eta bariku gauean, Xisterako finalak jokatuko dira Miruaitzen: Ibarluzeak eta Mendizabalek osatutako bikotea Garziaren eta Lopezen aurka ariko da gazte mailan; Iturrinok eta Manzisidorrek Manterola eta Suso izango dituzte aurrean nagusietan.
Bestalde, bihar ermitara igo nahi dutenek autobus zerbitzua izango dute 08:00etatik aurrera.