48. Zaldi proba txapelketa hartuko du egunotan Nabarnizek
Lau egunetan, hamaika zaldiren arteko norgehiagoka ikusteko aukera izango dute Nabarnizera bertaratzen direnek. Hain justu, bihar, zapatuan, domekan eta astelehenean lehiatuko dira Euskal Herri osotik etorritako zaldiak.Bihar 21:00etan hasiko dituzte p...
Bihar 21:00etan hasiko dituzte probok. Ordu horretan hasita, MaƱuko Erauskin, Aulestiko Koba eta Gamizko Construcciones Torrontegiren zaldiak aterako dira probalekura. Ordu berean aterako dira hurrengo egunean Laukizko Totxi, Berangoko Goitia eta Aulestiko Juan Uriarteren zaldiak.
Nagusitzen denak 800 euroko saria jasoko du, eta horregaz batera, manta eta garaikurra. Bigarrenarentzat 700 euroko saria egongo da, eta hirugarrenarentzat 600 eurokoa.
Domekan, aldiz, kinttopeko zaldi probak lehiatuko dituzte probalekuan, 18:00etan hasita. Egun horretan, Kortezubiko Eurtenetxek, Aulestiko Aitor Alzaak, Azkoitiako Txibilterrek eta Etxebarriko Adorrixa anaiek parte hartuko dute. Hala, astelehenean beste lau zaldiren arteko norgehiagoka izango da nagusi; hain justu, Bermeoko Janire Alegriaren, herriko Jatetxe Nabarnizen, Maumeko Baraiazarraren eta Zumaiako Talaia jatetxearen zaldien artekoa.
Kinttopean lehiatzen direnen artean puntuaketa onena lortzen duenak 750 euroko saria jasoko du, mantagaz eta txapelagaz batera. Bigarrenak, aldiz, 650 euro jasoko ditu, eta hirugarrenak 575 euro.
Gainera, txapeldunordearen %50 egin, eta saririk jasotzen ez duenarentzat ere 300 euroko saria banatuko dutela jakitera eman dute. Eta aurreko urteetan legez, herrikoak ere era berezian saritu nahi dituzte beraientzako propio egindako sariketan; hala, herriko onenak 120 euro jasoko lituzke.