Lekeitioko portua oinezkoentzako gune izango da urriaren 1era arte
Lekeitioko portua oinezkoentzako gune bihurtzeko asmoz, zirkulazioa mugatu du bertan Lekeitioko udalak udan. Hala, aste egunetako arratsaldeetan eta asteburuetan portua itxita egon da ibilgailuentzat. Ekimen horrek izan duen arrakasta ikusirik, epea u...
Uda sasoian bezala, beraz, urriaren 1era arte, 14:30etik hurrengo goizeko 08:00ak arte debekatuta egongo da portuan aparkatzea. Goizetan, berriz, zirkulazio eta zama lanetarako zabalik egongo dela jakitera eman du udalak. «Luzapen hau hondartzako sasoialdiagaz bat dator», argitu dute.
Bestalde, uda garaian abian egon den herritarrentzako prestatutako aparkaleku zerbitzua amaitu egin dela azaldu dute. «Aste honetatik aurrera ez da araudi hau aplikatuko». Egitasmo horren inguruko balorazioa iraila bukaeran egingo dutela jakitera eman du udalak.