Beikozini aretoan sartu eta langile baten
poltsa lapurtu zuten. Lekukoen esanetan,
hiru izan ziren lapurreta egin eta ihes egiten saiatu zirenak, bi gizon eta emakume bat, baina momentuan soilik
bi mutilak harrapatu ahal izan zituzten. Lapurretan parte hartu zuten hiru pertsonak
ez ziren herritarrak.
Lapurreta egin ostean, Itsasaurrerantz ihes egiten saiatu ziren, eta lapurtutako poltsan zegoen
diru zorroa Sokoa tabernara bota zuten, taberna aurretik korrika pasatzean. Orduan, barruan zeudenak gertatutakoarekin jabetu eta beraiek izan ziren lapurrak harrapatu zituztenak, beraien atzetik korrika hasi eta gero;
neskak ihes egitea lortu zuen. Ostean,
udaltzaingoa bertaratu zen, eta bi gizonak eurekin eraman zituzten Kantoipen daukaten egoitzara. Handik minutu gutxira
Ertzaintza iritsi zen, eta beraiek ere gertatutakoa ikertzen hasi ziren udaltzainekin batera.
Lekukoen arabera, bi gizonak eta ihes egite lortu zuen emakumea tabernaz taberna aritu ziren arratsaldean mugikor bat eta urdaiazpikoa saldu nahian.

Ertzain bat, lekuko batekin hizketan.