Zapatu arratsaldean jokatu zen sailkatze jardunaldia Abadiñoko Pobalekuan, eta 10 aizkolari aritu ziren nor baino nor. Hamar horietatik
6 sailkatu dira urriaren 15ean Donostian jokatuko den Euskal Herriko txapelketa nagusirako.
Iker Vicente nafarra izan zen azkarrena lanak osatzen
Ugaitz Mugertza aizkolari mutrikuarrarekin batera, Iker Vicente zapatuko irabazlea, Mikel Larrañaga, Iñaki Azurmendi, Aitzol Atutxa eta Joseba Otaegi aizkolariak sailkatu ziren Donostiako probarako. Aizkolariek, 54 ontzako, 60 ontzako eta 72 ontzako bina enbor moztu behar izan zituzten.
Hutsunerik handiena, bigarren urtez jarraian,
Jose Mari Olasagasti igeldotarrarena izan zen. Bigarren urtez jarraian parterik ez hartzeak,
bigarren mailara jaistea eragin dio gipuzkoarrari. Julen Alberdi, Jon Rekondo, Eneko Otaño eta Jon Irazu aizkolariek ere ez zuten sailkatzerik lortu.

Ugaitz Mugertza, aizkoran.