Asteburuko bi estropadetan ligako
lehen zortzi sailkatuak aritu dira bakarrik, aurretik igoerak eta jaitsierak erabakitzeko erlojupekoak jokatu behar izan baitituzte beste
TKE eta KAE-1 ligako beste ontzi batzuek. Zapatuan, Bermeon jokatu zen estropada, eta Ondarroak 20 minutu eta 39 segundo behar izan zituen. Atzo [irailak 17] berriz, Portugaleten, 19 minutu eta 51 segundo behar izan zituen. Bi estropadetan
seigarren postuan amaitu zuten Jon Iriondoren mutilek. Ondorioz,
90 puntugaz amaitu dute liga.

Ondarrutarrak, Orioko estropadan.
Azkenen sailkapenean lortutako
zortzigarren postuagaz pozik daude arraunlariak, TKE ligan egin duten lehen urtea izanik aise lortu baitute denboraldi hasieran ezarritako
helburua: bi talde atzetik uztea. Arraunlariek, egindakoaz gozatu eta atseden hartzeko momentua dela azpimarratu zuten atzo.
Patroien sailkapena. TKE ligako aditu talde batek Eusko Label ligako hamabi traineruetako patroien lana baloratzen du estropadaz estropada, eta
Iñigo Larrinaga Antiguako Ama traineruko patroia bigarren sailkatua izan da, Hondarribiko Ioseba Amunarrizen atzetik. Bermeoko zapatuko estropadan, puntu bat moztu zion ondarrutarrak hondarribiarrari, baina azkenean, bi puntu aurretik geratuta, gipuzkoarrarentzat izan da saria.

Iñigo Larrinaga, ondarrutarren patroia.