IV. Marabilli Festibala
URRIAK 5, EGUENA19:30. Kofradia Zaharretik Beikozinera, Marabilli Parade. Manuel Elu, Kresalako Musika Banda eta Ondarroa Arraun taldeko arraunlariak+Gonbidatuak+ Manuelistak+Txitxipotxin+ nahi duen mundu guztia...!19:50. Beikozini aurrean, Marabilli f...
19:30. Kofradia Zaharretik Beikozinera, Marabilli Parade. Manuel Elu, Kresalako Musika Banda eta Ondarroa Arraun taldeko arraunlariak+Gonbidatuak+ Manuelistak+Txitxipotxin+ nahi duen mundu guztia…!
19:50. Beikozini aurrean, Marabilli festibalaren hasiera, zinta mozketagaz.
20:00. Beikozinin, 10 minutu. Txo! Antzerki Kolektiboak aurkeztuta. Gonbidatuak: Jon Maya dantzaria, Iratxe Fresneda komunikatzailea eta gidoiegilea, Igor Zalakain sukaldaria, Giorgio Bassmatti musikoa, Miren Amuriza bertsolaria eta Ander Lipus aktorea. Ondoren, Malos tiempos musikariak, eta pintxoak banatuko dira. Ondoren, dantza emanaldia: Kukai Dantza taldea. Sarrera: 10 euro.
01:00. DJ Kool, Noya tabernan.
URRIAK 6, BARIKUA
16:00. Barnetegixan, gela batean, ondarrutarrek egindako film laburren proiekzioak (buklea, lau ordutan) eta beste gela batean, Pink Floyden The Wallen bertsio originala ondarrutar azpitituluekin.
19:00. Kofradia Zaharrean, Ondarroako Olatukantu gazte abesbatza (Zuzendaria: Yolanda Loira). Ondoren, Xurxo Souto idazle galiziarraren ipuinak: Contos do Mar de Irlanda (Ronck Alleko ipuinak).
19:00. Zubi Zaharretik kalerik kale, Ttek elektrotxaranga.
20:30. Bide Onera zineman, Nire sekuentzia kuttunak, Asier Altuna zuzendari bergararragaz. Sarrera: 3 euro.
20:45. Musika Plazan, Unanue udal musika eskolako konboa.
21:00. Musika Plazan, Joseba Irazoki eta Antxon Uskola (musika margotua edo margo musikatuak).
23:00. Beikozinin kontzertua: El Gancho Sonidero DJak (Zaragozatik)+Amparanoia. Sarrera: 15 euro (aurretiaz, Zurrumurrun).
URRIAK 7, ZAPATUA
11:00. Kalerik kale, Atxe Pirariraino, diana herriko txistulariekin.
11:00. Atxe Piraritik Musika Plazara, Manez ibilaldi musikatua (Behenafarroatik).
11:30. Ibaiondotik, erraldoi eta buruhandien kalejira (Zubi Zahar herri ikastolaren 50. urteurrena) herriko txistulariekin eta Bizkaiko gaiteroekin.
12:00. Goiko zineman, Jose Mari Argoitia manuelistari omenaldia (Juan Carlos Perez, Jose Garate eta lagun gehiagoren arteko solasaldia).
12:00. Gaztetxetik, IV. Igoera Bertikala Tontorramendira. Izen ematea, ordu erdi lehenago egin behar da (OGA+Aurrera Mendi Taldea).
13:00. Zubi Zaharretik, kalerik kale, Ttek elektrotxaranga.
13:00. Itsasaurre plazan, erraldoi eta buruhandien topaketa.
13:00. Itsasaurre plazan, Marabilli jan! Esperientzia gastronomikoa herriko lau sukaldariren eskutik: Zamora Etxeko Karle Beristain, Sutargiko Haitz Bengoetxea, Beikoziniko Gorka Urresti eta Cantabricoko Pantxo Bedialauneta. Bakoitza Aitzol Aramaioren lan batean oinarrituko da bere jakia (platera, pintxoa edo koktela) sortzeko.
17:30. Barratik Kofradia Zaharrera, Ttek elektrotxaranga.
18:00. Kofradia Zaharrean, Unanue Kamara Korala. Ondoren, Bernardo Atxagaren hitzaldia: Gogoeta harri baten gainean.
19:15. Bide Onera zinemako sarreran, Ixura taldea.
19:30. Bide Onera zineman, Abante zina Aitzol!: Pablo Iraburu, Migeltxo Molina eta Igor Otxoaren Elkarrekin together filma. Sarrera: 6 euro.
22:00. Zubi Zaharraren aurrean, Argoitia tribute, Jose Mari Argoitiari omenaldia,Unanue Musika Eskolako ikasleen eskutik (Zuzendaria: Javier Ituarte). Marea gora eta Lo egin! abestiak kantatuko dituzte. Moilako balkoietan, Dantzartekoek dantzan egingo dute.
23:00. Beikozinin, Elepunto Dj+ Zea Mays. Sarrera: 12 euro (salgai, aurretiaz, Zurrumurrun).
00:00. Gaztetxean, Los Zopilotes Txirriaos. Sarrera: 3 euro (salgai, aurretiaz, Zurrumurrun).
URRIAK 8, DOMEKA
12:00. Bide Onera zineman, Argoitia matinee: Oskar Alegriaren Emak bakia filma. Sarrera: 2 euro.
12:30. Zubi Zaharraren aurrean, Ondarroa eta Lekeitioren arteko bertso desafioa (Bertsutan, Ondarroako bertso eskola).
17:00. Bide Onera zineman, Dabide Cabaleiroren Sitio Distinto filma. Ondoren, Josu Goikoetxearen Aterabidetik dispertsiometraia (Sare Gernika). Sarrera: 3 euro.
19:30. Beikozinin, antzerkia: Hozkailua (Artedrama). Sarrera: 5 euro (salgai, aurretiaz, Zurrumurrun eta Beikozinin).