Polita bezain gogorra izan da II. Ondarru-Lekitto kostaldeko lasterketa. Iaz baino 34 korrikalari gehiago egon dira errepidean, 196 guztira –iaz 162 izan ziren–. Horietatik 43 lekeitiarrak izan dira, eta 20 ondarrutarrak; eurak izan dira ugarienak. 16 kilometroko ibilbidea eduki dute aurretik. Ondarroako Itsasaurre plazatik atera dira 17:00etan, eta Calatrava Zubitik hartu dute bidea; ondoren, alde zaharretik eta Alameda aurretik igaro dira, zaleen txalo eta animo artean. Kostaldeko bidea hartuta, Lekeitiora ailegatu dira.
Herritik zeharkaldia egin ondoren, Independentzia Plazan aurkitu dute helmuga. Podiumaren gorenean iazko irabazleak egon dira: Aitor Mimenza elorriotarrak 0:52.41 denboran amaitu du lasterketa, eta Nere Arregi arrasatearrak 1.03:24an. Azken horren kasuan, gainera, iaz baino denbora hobean burutu du proba, nahiz eta gaurkoa [irailak 23] zer edo zer luzeagoa izan. Gizonezkoen podiuma Ekaitz Kortazar durangarrak (0:53.43) eta Ibon Bengoetxea lekeitiarrak (0:53:52) osatu dute. Emakumezkoena, Maider Fernanez de la Peña loiuarrak (1:05:20) eta Janire Arribalzaga gernikarrak (1:10:47). Lehen sailkatuek 150 euro eta garaikurra irabazi dituzte; bigarrenek 100 euro eta garikurra eta hirugarrenek 75 euro eta garaikurra.
Lehen zazpi korrikalariek ordubetetik behera behar izan dute proba amaitzeko; lekeitiar bi, markina-xemeindar bat eta ondarrutar bat egon dira horien artean”
Sailkapena ikusiz gero, lehenengo lauretatik bi lekeitiarrak izan dira: Ibon Bengoetxea eta Ibon San Miguel (0:54:14). Azken hori laugarrena izan da helmugan. Lehen ondarrutarra Mikel Dieguez izan da; zazpigarren sailkatu da (0:59:39). Haren aurretik sartu da Ibon Oregi markina-xemeindarra (0:59:10). Lehen zazpi korrikalariek ordubetetik behera behar izan dute proba amaitzeko.
Korrikalariek Independentzia Plazan izan dute helmuga.
Amaieran, besarkada eta zorionak eman dizkiote korrikalariek elkarri. Lasterketa gogorra izan dela zioten askok, baina bazekitela zer aurkituko zuten. “Iazko antzerako eguraldia egin digu, eta bagenekien zer edukiko genuen aurretik. Lekeitio barruko zatia izan da gogorrena, bihurgune nahikoa ditu, eta azken metroak gogorrak izan dira”, zioten gizonezkoen podiuma osatu dutenek.
Lea-Artibaiko sariak. Lide Azkue markina-xemeindarra izan da Lea-Artibaiko lehen emakumea, (1.:11.57). Eneko Atxa Tximistako lehendakariak eman dio saria. Maria Robles eta Amaia Antxustegi lekeitiarrak izan dira bigarren eta hirugarren sailkatuak, hurrenez hurren. Gizonezkoetan, Ibon Bengoetxea izan da lehen sailkatua (3. podium nagusian); Ibon San Miguel eta Ibon Oregik osatu dute Lea-Artibaiko podiuma.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.