Konponketak, Oletako bidegurutzean
Amorotoko Udalak Ugaran auzoko Oletako bidegurutzean zenbait konponketa lan egin ditu. Besteak beste, zoladura berritu dute, bai eta seinalizazio bertikala eta horizontala ere. Obren aurrekontua 33.030,50 eurokoa izan da, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren ...

Amorotoko Udalak Ugaran auzoko Oletako bidegurutzean zenbait konponketa lan egin ditu. Besteak beste, zoladura berritu dute, bai eta seinalizazio bertikala eta horizontala ere. Obren aurrekontua 33.030,50 eurokoa izan da, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza eduki du. Hain zuzen, 24.685,72 euroko diru laguntza lortu du udalak, Azpiegiturak 2017 programaren barruan.