Mireia Arrillagaren aldeko pilotakadak
Santi Brouard frontoiko harmailak jendez bete ziren joan den barikuan, Mireia Arrillaga Murelagari Hawaiiko Ironwomanera joaten laguntzeko. Lekeitioko Udalak eta Garraitz Triatloi Taldeak zesta-punta jaialdi handi bat antolatu zuten, Lekeitioko kirolar...

Santi Brouard frontoiko harmailak jendez bete ziren joan den barikuan, Mireia Arrillaga Murelagari Hawaiiko Ironwomanera joaten laguntzeko. Lekeitioko Udalak eta Garraitz Triatloi Taldeak zesta-punta jaialdi handi bat antolatu zuten, Lekeitioko kirolaria proba garrantzitsu horretara joan ahal izateko dirua lortzeko. Erantzun ona izan zuen ekimenak, eta publikoari zein jaialdian parte hartu zuten pilotariei eskerrak eman dizkiete antolatzaileek. Esker oneko opari bat ere hartu zuten jaialdian Mireia Arrillaga beraren eskutik.