Iñaki Errasti da Ondarroa Arraun Elkarteko entrenatzaile berria
Iñaki Errasti aginagarra izango da Ondarroa Arraun Elkarteko Antiguako Ama traineruaren entrenatzailea aurrerantzean.Gipuzkoarrak KAE-1 ligako Orio B taldea entrenatu du azken bi denboraldietan. Arraunlari legez, Orion bertan denbora luzez, Astilleron...
Gipuzkoarrak KAE-1 ligako Orio B taldea entrenatu du azken bi denboraldietan. Arraunlari legez, Orion bertan denbora luzez, Astilleron, Arkoten eta Kaikun ibilitakoa da. Azken talde horretan Jose Luis Korta entrenatzaile zela aritu zen, eta klubaren urterik onenak bizi izan zituen. Aurten, Orioko bigarren taldeagaz 10. postuan amaitu du KAE-1 liga, 55 puntugaz.
Ondarroa Arraun elkarteak eskerrak eman nahi izan dizkio Jon Iriondori, orain arte egindako lanagatik.