Deba-Mutriku errepideko (GI-638) hobekuntza lanen aurkezpena Mutrikun egin zuten atzo [irailak 27]
Mutrikuko Udaleko eta
Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek, Zabielen. Jende asko hurbildu zen batzarrera, gaia herriarentzat garrantzitsua dela iritzita.
Agintariek fotomuntaketen bitartez azaldu zituzten hobekuntza lanek eragingo dituzten gorabeherak. Politikariek, orain arte herritarrek komunikabideengandik zekitena xehetasun gehiagorekin azaldu zieten bertaratutakoei. Lanak egingo dituzten bi puntu larrienetan,
Alkolean eta Ipitxarriko bihurgunean hain zuzen, hobekuntzak aldi berean egingo dituztela azpimarratu zuten aldundiko ordezkariek, errepidea ahal den denbora gutxien
itxita edukitzeko: “Bost hilabete aurreikusten dira horrela, eta gerora ere aldi askotan
semaforo bidez alde bakarra egongo da zabalik”, zehaztu zuen Mutrikuko alkate Joxe Angel Lizardik.
Ipitxarriko bihurgunea da eragin handiena izango duen tarteetako bat.
Herritarrek hainbat kezka azaldu zituzten proiektuari buruz:
Laranga auzorako sarrera hobetuko duten,
Arbeko zaborren transferentzia gunearekin zer gertatuko den, bidea zergatik hasten den
Ondarbeltzeko sarreratik eta ez tuneleko sarreratik, pasealekua oinezkoentzat soilik izango den, eta abar. Nabarmendu dutenez, proiektua tunelaren parean hasi beharrean Ondarbeltzen hastearen arrazoia Deba ibaiko plan berezia da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumenetatik at geratzen dena. Horrez gain, aldundikoek esan zuten ez zutela egingarri ikusten
5 hilabetez “soilik” itxita egongo den inguruan izugarrizko hobekuntzak egitea, oso garestia aterako bailitzateke. Proiektuaren inguruan zerbait gaineratu nahi duenarentzat alegazio eta proposamen epea zabalduko da, hilabetez.
Zabielen bilera zabala egin aurretik, udal ordezkariak eta aldundikoak Larangako bizilagunekin bildu ziren. Alegazioak aurkezteko hilabeteko epea daukatenez , auzotarrek euren proposamenak udalarekin landu eta prestatzeko konpromisoa hartu zuten
Larangakoekin bilera. Herritarren aurrean proiektua aurkeztu aurretik, Larangako auzokideekin
beste batzar bat egin zuten udaletxean aldundiko eta udaleko ordezkariek. Lanek zuzeneko eragina edukiko dute auzo horretan, eta bertako biztanleak euren
kezkak eta zalantzak argitzera joan ziren udaletxera. 10 bat auzotar joan ziren batzarrera, eta auzoan daukaten batzordeak egindako datu bilketa azaldu zuten: zenbat lagun bizi diren, beraien adina, zenbat ibilgailu dauden, egiten dituzten joan-etorriak… Errepidea itxita egon behar den bost hilabeteetan edukiko dituzten ordezko bideak zeintzuk izango diren azaldu zizkieten aldundiko ordezkariek. Auzoaren inguruko
pistak aztertu zituztela esan zieten, eta horiek zertxobait zabaldu eta zenbait bihurgunetan moldaketa batzuk egingo dituztela esan zieten, autoen joan-etorria bi norabideetan egin ahal izateko; sarrera-irteera
Olabarrieta auzora izango lukete. Inguru hura sarrerarako egokitzea eskatu zuten. Beste aukera batzuk aztertzeko eskatu zieten. Auzotarrek, euren
proposamena aztertzeko eskatu zioten aldundiari, hau da, auzorako sarrera leku batetik egitea eta irteera beste batetik.
Mutriku eta Deba batzen dituen GI-638 errepidea.
Bestalde, lanen ondorioz ateratako lurrak botatzeko behin behineko betelan gunearen azalpenak ere eskatu zituzten, lurren behin behineko
desjabetze edo lagapena nola gauzatu behar zen argitzeko. Hotelaren eta ostalaritzako beste
jarduerek izan ditzaketen galeren aurrean ere kezkak agertu zituzten Larangakoek. Alegazioak aurkezteko hilabeteko epea daukatenez , auzotarrek euren proposamenak udalarekin landu eta prestatzeko konpromisoa hartu zuten, ondoren aldundiari aurkezteko eta azken horrek aztertu ditzan.
Lanek
14 hilabete eta erdi irautea aurreikusten dute, eta horietatik
5 hilabetez errepidea guztiz itxita egongo da. Lanak 2018ko udazkenean hasiko dira, eta
11 milioi euroko aurrekontua edukiko dute. Egunero, 6.000 ibilgailu igarotzen dira bide horretatik, eta errepidea itxita dagoenean Galbaixoko bidetik egongo da igarobidea. Mutrikuko Udalak azaldu duenez, bi bilerak
giro onean joan ziren, herritarrek badakitelako zein garrantzitsua den Mutrikurentzat errepide hori hobetzea.
HONEKIN LOTUTA: