Adin guztietako skaterrak batuko ditu Skate Or Due-k
Skate or Due jaialdiaren zazpigarren aldia izango da zapatukoa. Azken urteetan modura, adin guztietako skaterrak batuko dira Bermeoko skate parkean. Skateruek kirol elkarteak antolatu du jaialdia, Bermeoko Udaleko Gazteria Sailaren laguntzagaz.Eguraldi...
Eguraldi txarra egingo balu, datorren zapatura atzeratuko lukete jaialdia.
Azken egunetan skate parka atontzen ibili dira Skateruek kirol elkarteko kideak. Sortutako arrakalak bete dituzte, eta zorua konpondu dute. Ondoren, pista pintura berezi bategaz margotu dute, zapaturako prest egon dadin.