Bidegorriko komuna eraikitzen hasiko da Etxebarriko Udala
Etxebarriko erdigunetik Nemak enpresara bitartean dagoen landan eraikiko dute. Urrunetik begiratuta, eraikinak zuhaitz itxura edukiko duBidegorrian komun publikoa jartzeko lanak hasiko ditu urrian udalak. Ekipamenduak auzokideei zein bidegorriaren erab...
Etxebarriko erdigunetik Nemak enpresara bitartean dagoen landan eraikiko dute. Urrunetik begiratuta, eraikinak zuhaitz itxura edukiko du
Bidegorrian komun publikoa jartzeko lanak hasiko ditu urrian udalak. Ekipamenduak auzokideei zein bidegorriaren erabiltzaileei emango die zerbitzua.Ekipamendu berriak ia 77.000 euroko kostua edukiko duela jakitera eman du Jesus Iriondo Etxebarriko alkateak. Etxebarriko erdigunetik Nemak enpresara bitartean dagoen Ibaun Azpiko zelaian kokatuko dute, eta ez da komun hutsa izango. Etxebarriko alkateak azaldu duenez, aterpea, eserlekuak eta gimnasia aparatuak ere edukiko ditu, atsedena hartu zein kirola egiteko.
Ekipamenduaren proiektua egiterakoan, paisaia kontuan hartu du udalak. Horrela, urrunetik begiratuta eraikinak zuhaitz baten itxura edukiko duela zehaztu du Iriondok. «Paisaiari egokitutako eraikina izango da. Burdinazko posteak eta egurrezko teilatua edukiko ditu, zuhaitz baten itxuran». Komuna ere ez da begien bistan egongo. Aurreko aldean eserlekuak eta gimnasiako aparatuak jarriko dituzte, eta atzeko partean egongo da emakume zein gizonezkoentzako balioko duen komuna.
Eraikina aurten prestatuko duten arren, gimnasia egiteko aparatuak datorren urtean jarriko dituztela azaldu du alkateak.