Bihar Lointek Gernika Bizkaiak etxean ekingo dio denboraldiari
Lointek Gernika Bizkaiak Malosten jokatuko du bihar denboraldiko lehenengo jardunaldia. Etxeko eta Snatt's Femeni Sant Adria talde katalanaren arteko partida 20:15ean hasiko da.Gernika-Lumoko taldeak laugarren denboraldia beteko du Emakumezkoen Ligan. ...
Gernika-Lumoko taldeak laugarren denboraldia beteko du Emakumezkoen Ligan. 16 garaipen eta 10 porrotekin (2015-2016 denboraldian moduan), 42 puntugaz, hirugarren postuan amaitu zuen aurreko denboraldia, Girona bigarrenarengandik 5 puntura, eta Avenida liderrarengandik 9 puntura. Aurreko bietan seigarren geratu zen.
Gainera, denboraldi hau berezia izango da, EuroCup Women 2017 Txapelketa lehiatuko baitute lehenengoz. Txapelketaren lehen partida ere etxean jokatuko dute. Talde gernikarra urriaren 11n Bilboko Casillan lehiatuko da Gironaren kontra.