Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

«Euskal oiloaren kalitatea ezin daiteke industrialagaz alderatu»

Eoalak elkarteagaz batera, Euskal Oiloa berreskuratzeko lanetan dabil bermeotarra. Txapelketetan ere parte hartzen du, eta sari ugari ekarri ditu Bermeora.Euskal Oiloaren Bizkaiko III. Txapelketa hartu zuen Bermeok Santa Eufemia egunean, eta sari nagus...

Olaia Zabalondo
Lea-Artibai eta Mutriku
2017/09/29

Eoalak elkarteagaz batera, Euskal Oiloa berreskuratzeko lanetan dabil bermeotarra. Txapelketetan ere parte hartzen du, eta sari ugari ekarri ditu Bermeora.

Euskal Oiloaren Bizkaiko III. Txapelketa hartu zuen Bermeok Santa Eufemia egunean, eta sari nagusia etxean geratu zen. Hain zuzen ere, Sergio Arretxe Baraiazarraren (Bermeo, 1984) leposoila izan da aurten Bizkaiko txapelduna.

Euskal Oiloa berreskuratzeko lanetan zabiltza Eoalak elkarteagaz batera. Euskal Oiloak inoiz balioa galdu izan al du?

Euskal Oiloak betidanik eduki du balioa, baina jendeak arraza industrialetara jotzea erabaki du. Arraza industrialak arinago hazten dira, eta, beraz, etekina ere arinago ateratzen zaio. Euskal oilasko batek sei hilabeteko prozesua behar du jaiotzen denetik hil arte. Oilasko industriala, berriz, hiru hilabetean hil daiteke.

Noiztik ari zarete lan hori egiten?

Eoala 2006.urtean hasi zen martxan, bertoko euskal oilo eta antzarrak berreskuratzeko asmoz. Elkarteko kide batzuk hasi ginen orduan arraza berreskuratzeko lanak egiten. Hala, berriro ere arraza jendarteari erakusten hasi ginen, begiak zabaldu asmoz.

Zerk bereizten du euskal oiloa industrialarengatik?

Euskal oiloaren haragia oso ezberdina da, eta kalitate handikoa da, gainera. Bertokoari etekin handiagoa atera ahal zaio.

Zein motatako lanak egiten dituzue arraza erakusteko eta balioan jartzeko?

Herrialde ezberdinetako oiloen erakusketetara joaten gara. Bakoitzak bere aleak batu eta erakusketetara joaten gara. Adibidez, Alemanian egon ginen nazioarteko erakusketa batean orain dela hiru urte inguru.

Badago nabarmentzeko arrazarik?

Herrialde bakoitzak bere arraza dauka, eta herrialde bakoitzean betidanik egon den arraza da onena. Gurean, gure arbasoek euskal oiloak hazten zituzten, bazekitelako etekin onena zeukan arraza zela. Gerora sortu dira arraza industrialak. Hala ere, berriro diot, ez daukala zerikusirik arraza industrialeko oilasko baten okelak eta euskal oilasko batenak; ezin daitezke alderatu.

Mota ezberdineko euskal oiloak daude.

Bost daude, bai: zilarra, gorria, beltza, leposoila eta marraduna. Ezberdinak dira itxuraz, baina okelaren eta arrautzen kalitatea berbera da.

Noiztik egiten dira txapelketak?

Orain dela urte asko. Antzinako markesak euskal oiloak erakusten zituztela dioten liburuak daude, beraz, orain dela urte askoko dokumentazioa badago.

Eta zu? Noiz sartu zinen mundu honetan?

Beti eduki ditut animaliak. 10 urtegaz hartu nituen eskuetan lehenengo oilo eta untxiak. Euskal oiloagaz lanean, berriz, 10 urte inguru daramatzat.

Zergatik erabaki zenuen Euskal Oiloa berreskuratzeko lanetan hastea?

Arraza gustuko nuen, eta lagun batzuren bitartez ezagutu nuen Eoalak elkartea. Etxean euskal oiloak edukitzeaz gain, zaletasun modura hartu ahal nuela erabaki nuen.

Zenbat erakusketa egiten dituzue?

San Jose egunean, Gueñesen egiten da erakusketa bat. Gueñes euskal oiloen sehaska dela esaten da. Bermeon, Okendon eta Zallan ere egin izan ditugu erakusketak. Udalek laguntzen diguten lekuetara goaz.

Erakusketetan zenbat oilo erakusten dituzue?

Normalean 80 aletik gorako erakusketak egiten ditugu, eta esan beharra daukat bere lana daukala erakusketa bat egiteak.

Zelan batzen dituzue aleak?

Eoalak elkartearen izenean egiten ditugu erakusketak, baina bakoitzak bere aleak eroaten ditu; politenak eroaten ditugu.

Zuk zeuk zenbat euskal oilo dauzkazu?

Ez ditut zenbatu, baina 80 ale inguru edukiko ditut.

Lan handia ematen dute?

Bai, lana ematen dute, baina gustuko mendian aldaparik ez. Egunero etorri beharra daukat solora, jakia behar dute eta baita ur garbia ere.

Egiten duzun lanak ba al dauka ordainik?

Ez, askotan dirua galdu egiten da. Zaletasun guztiekin gertatzen den gauza bat dela uste dut, dirua galtzen dela.

Euskal Oiloen txapelketetara ere aurkezten zara.

Bai, azken txapelketa Bermeokoa izan zen. Irailaren 16an, Santa Eufemia egunean Bizkaiko III. txapelketan parte hartu nuen, eta irabazi egin nuen nire leposoiletako bategaz. Bestalde, orain dela bost edo sei urte Zallan egin zuten nazioarteko arrazen erakusketa eta txapelketan ere arrazaren lehen saria hartu genuen, leposoilagaz. Gueñesetik ere azken hiru urteetan sariekin bueltatu naiz.

Inoiz pentsatu al duzu zaletasun hori albo batera uztea?

Lanak denbora asko kentzen dit, eta lana da lehenengo gauza. Hala ere, ez dut inoiz uzterik pentsatu. Nik ezin dudanetan, nire amaren edo arrebaren laguntza edukitzen dut. Hortaz, bai amak zein arrebak, nire sarietan ere badaukate zerikusirik, euren sariak ere badira.

Inguruan jende asko dabil euskal oiloak hazten?

Bermeon gutxi gara, eta kostaldean ere gutxi gara, nahiz eta gero eta gehiago garen. Barnealdean, eta, batez ere Enkarterrietan, asko dira euskal oiloak hazten dituztenak. Hemen ez gaude ohituta oilo bat etxean hil eta etxean jatera. Jendeak harategietara jotzen du.

Harategietan ezin daiteke euskal oilorik aurkitu?

Oso zaila da, arraza industriala saltzen da. Lumagorriagatik esaten dute baserriko oiloa dela, baina ez dauka euskal oiloagaz zerikusirik. Azken finean, txitak hormonatzen dituzte, eta hiruhilabetean hazten dira.

Zelan ikusten duzu etorkizuna?

Gero eta zailagoa da baserritik bizitzea; ez dago euskal oilotik bizi denik. Ez dago laguntzarik. Etorkizunean ere, zaletasun modura edukiko dut. Gustatuko litzaidake, baina ez dut uste etorkizunean baserritik bizi ahalko dudanik, eta, gutxiago, Euskal Oilotik.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.