Ondarroako Aurrera Kirol Elkarteak, Lekeitio Futbol Taldeak eta Mutriku Futbol Taldeko mutilek garaipena lortu zuten, eta Berriatuko Futbol Taldeak, Markina-Xemeingo Artibai Futbol Taldeak eta Mutrikuko neskek berriz galdu egin zuten.
Aurrerak aise irabazi zuen igo berria den SD Etxebarriren aurka. 15.minutuan
Julen Fernandezek egin zuen lehen gola, eta atsedenaldira iritsi baino lehen
Jesus Ojedak falta jaurtiketa eder baten ostean bi eta hutsekoa jarri zuen markagailuan. Aurrera nagusi izan zen partidu guztian, eta kanpotarrak ez ziren aukera garbirik egiteko gai izan.
Eneko Ibarluzeak egin zuen hirugarren eta azken gola, buruz, 89.minutuan, Iraitz LarraƱagan erdiraketa bat baliatuz.
Lekeitio Futbol Taldeak ere irabaztea lortu zuen zapatuan Getxon jokatutako partiduan. Huts eta bat hartu zuen mendean Galea taldea, eta bi jardunaldi jokatu eta biak irabazi ostean, Lehentasun Mailako gorengo postuetan da Larrotegiko taldea, Trapagaranegaz puntuetan berdinduta. Partidu estua izan zen zapatukoa, baina Eneko Mendietaren gol batek garaipena Lekeitiora eramateko aukera eman zuen.
Mutriku Futbol Taldearen 2017/2018 denboraldiko taldea. Argazkia: Mutriku FT
Garaipenik erosoena
Mutriku Futbol Taldeko mutilek eskuratu zuten domeka arratsaldean. Touring taldea izan zuten aurrean gipuzkoarrek, eta talde lan on bati esker zazpi gol sartu zizkioten talde oreretarrari. Atsedenaldira bi eta hutsekoarekin iritsi ziren Igor Elezgarairenak,
Markel Rodrigezek bosgarren minutuan eta
Jon Martinez de Lukok 41. minutuan sartutako golei esker. Baina atsedenaldiaren ostean iritsi zen gol festa San Miguel futbol zelaira:
Ion Andonegik, Jon Landak, Aitor Esnalek bi aldiz eta Jon Martinez de Lukok beste behin zulatu zuten Touringen atea, azkenengo zazpi eta hutsekoa jarriaz markagailuan.
Berriatukok, Artibai eta Mutriku Futbol Taldeko neskek ez zuten punturik urratu. Hiru taldeek bi jardunaldi jokatu dituzte eta ez dute punturik eskuratu. Berriatukok 4-2 galdu zuen Bilbon Urretxindorraren aurka.
Aitor Markuerkiaga eta Unai Etxebarriak sartutako golek ez zuten punturik lortzeko balio. Artibaik huts eta bi galdu zuen etxean Mungiaren aurka, eta Mutriku Futbol Taldeko neskek berriz huts eta lau SD Eibarren kontra.
Artibai Futbol Taldeak Mungiaren aurka zelairatutako hamaikakoa. Argazkia: Leartigol